2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

ITZULERA

Bueltatzeko ordua heldu zen. Gau hartan hotelera heldu ginenean, ordu pare bat geratzen ziren autobusa hartzeko, eta gehienok ez genuen lorik egin.

Bidaian film batzuk ikusi genituen eta Miranda de Ebrora heldu ginenean gure ikas bidaiko txoferra, Antonio, beste batekin trukatu zen. 

Denok oso nekatuta egon ginenez, denbora osoan lotan pasatu genuen eta 4 orduro geraldiak egin genituen.
13 ordu luze pasa ostean, azkenean Bermeora heldu ginen. 

Ikas bidaia amaitu ostean, oraindik Aste Santuko bi aste genituen oporrak disfrutatzeko.

Baina aukera emango baligute, hurrengo bi asteak bertan, hondartzan, geratuko ginatekeen zalantzarik gabe.

Ikas bidai guztiak bezala, OROITZATUA IZANGO DA bizi osorako gu guztiongatik eta batez ere denon artean zegoen giro ona.


Record and upload audio >>

AZKEN FESTA ETA GAUPAA EDERRAA!!

Kaaixoo bloggeroo eta bloggeraa maitiiiokk!!
Martxoaren 28an gure herrira bueltatu baino lehen egun librea izan genuen. Mediterraneoko eguraldi eder hori aprobetxatuz goizean Torremolinoseko hondartzara joan ginen talde guztia. Eguzkia hartu genuen eta iritsi bezain laster gehienak uretara bainu goxo bat hartzera joan ziren. Hondartzan zeuden txiringitoetan ere ikasle batzuk zeozer hartzera joan ziren: batzuk gosaltzera, beste batzuk meloi gozo-gozoa hartzera...



Hotelera eguerdian heltzean gehienok mina sentitzen zuten lepoan eta batzuek hanketan ere, guztiz erreta zeudeen!!! XD XD XD
Erretako jende guztia arratsaldean MERCADONA -ra joan ziren korrika "Aloe Vera" bila. 


Gauean tabernak edo diskotekak bilatzera irten ginen baina ez genuenez ezer aurkitu hondartzan geratu ginen goizaldera arte. Festa ederra egin genuen, hiru mutil uretara joan ziren eta dena. Ikasbidaia ezinhobea izan zen!!!!!!!!!!
Festan jokoak eta dena egin genituen "botellita" eta holakoak, konfiantza asko dago gure artean!!

Agurtzeko ordua da baina idatziko dugu berriro, hau ez da agur bat, hurrengora arte baino. ;) ;) 

TIRO PA'KA TIRO PA'LLA & HIRI EGUZKITSUA (PAINTBALL & MALAGA)

Kaaixoo bloggero maitiok!!
Martxoak 27an, PAINTBALL-ean ibili ginen goizean eta oso ondo pasatu genuen elkarrekin. Nahiz eta jokalarien hartean pikeak egon oso ondo igaro genuen goiz osoa tiro pa' ka tiro pa' lla. EZIINHOBEAA IZAAN ZAAN!!! Lehenengo arropak eman zizkiguten: txaleko "akoltxatu" bat, kasko bat burua babesteko eta kamuflatzeko buzo bat. Begiratu zelako pintak, hirugarren mundu gerra zirudien horrekk!!


Geroago armak eman zizkiguten, jada kargatuta horregaitik kontuz ibili izan behar genuen inori tiro ez egiteko. Bakoitzak 100 bolatxo zituen bere arman eta 3 aldiz kargatu ahal ziren, guztira 300 bolatxo. Bero asko egin zuen eta horregaitik izerdiaz blai eginda amaitu genuen. Geneukan beroarekin eta nekearekin hotelera ia hilda heldu ginen.
Jatordua eta gero MALAGA-ra joan ginen. Hasteko lehenengo esan nahi dudana oso polita da, alde modernoa eta zaharra elkartuta oso konbinazio arraroa baina dibertigarria sortzen da. Eguna joan ahala eguraldiak hobera egin zuen , ESKERRAK!! Martxoan eta jada tiranteekin, ezin zen gehiago eskatu!!

Hemen duzue Malagako argazki batzuk, beroa igarri ahal duzue lagunok? Ez eduki enbidia askorik jejejeje :P

Hotelera bueltatu baino lehen portua ikusi gabe ezin ginen gelditu, eta bueltatxo bat eman genuen leku hori ikusten eta argazkiak ateratzen! beharrezkoak ziren eta!! 

Eguna ondo aprobetxatuz hotelera bueltatzea tokatu zitzaigun...Paintball-a ez ahazteko, beltzune nahiko geneuzkan jajaja!! baina zer izango zen paintball-a beltzune gabe? EZEBEZ!

Egun paregabea, jende paregabearekin!!

Hurrengo arte bloggeroak!! Espero dugu gustatu izana :D


Eguena (karts)

Kaixo blogeroak:

Orain kontatuko dizuegu eguena arratsaldean egin genuena.

Arratsaldean kobazuloetatik irten eta gero autobusa hartu eta karts egitera joan ginen. Bertan kasko bat hartu eta taldeka jarri ginen kartsetan montatzeko.Hiru talde egon ziren eta talde horietako irabazleek karrera bat egin zuten azkenean.

Argazki batzuk ditugu kartsetan egon ginenean.


Karrera egin eta gero irabazle batzuk egon ziren. Hauek izan ziren irabazleak: Ibai, Jon eta Edu.


 Irabazleei kopa batzuk eman zieten.



Eskerrik asko irakurtzeagaitik hurrengoan gehiago idatziko dugu. Hurrengo arte!!!

Eguena (Nerja)


Kaixo blogeroak:


Eguena gure 4.eguna izan zen Malagan eta goizean Nerjako kobazuloetara joan ginen.Bertan gizon batek azaldu zigun kobazuloetako historia. kobazueloetan estalaktitak eta estalakmitak ikusi genituen. Gida batek dena erakutzi zigun kobazuloak ikusten ari ginen bitartean.
Oso ondo pasatu genuen denok batera..

Hemen bi argazki ditugu Nerjako kobazuloetan  egon ginenean.


Hemen link bat utziko dizuegu kobazuloetako informazio gehiagorekin.


Asteazkena...URETAN!

Denak oso nekatuta altxatu ginen aurreko eguna Granadatik ibiltzen pasatu genuelako eta hotza hezurren barruan sartuta geneukan. Baina kalera irten ginenean, ikusi genuen egun eguzkitsu eta berotsua genuela aurretik, eta honek asko poztu gintuen.
Egun hartako plana, goizean Benalmadenan paddle surf eta kayak ekintzak egitea zen, eta arratsaldean, Mijas herritxoa bisitatzea.

Benalmadenako hondartzara heldu ginen di-da batean, geunden lekutik oso hurbil
zegoen-eta. Surf dendan hiru monitore guri itxaroten zeuden. Hirurak oso jatorrak ziren,
bat Gazteizkoa, beste bat Cadizekoa eta hirugarrena Malagakoa. Azkenengo biak oso gazteak ziren eta ezin jatorragoak. Asko maitemindu egin ziren haietaz eta nahita desbideratzen ziren ibilbidetik monitoreak haiei laguntzeko.
Hemen uzten dizuegu asko gomendatzen dugun surf dendaren link-a:

Ikusi uretan sartu baino lehenago atera genituen argazkiak.




Monitoreek hondartzatik paddle eta kayak egiten geunden bitartean argazki pare bat atera zizkiguten.
Ikusi ze profesionalak ematen genuen!






Esfortzu asko egin ondoren, hotelera joan ginen, eguerdikoa jan genuen, dutxatu egin ginen, eta Mijasera joateko prestatu ginen. Goizean emozionatu egin ginen eguraldi ona ikusten, eta fresko jantzi ginen konturatu gabe Mijas mendi puntan zegoela. Imajinatu ahal duzue zelako hotza pasatu genuen!

Denbora gutxi egon arren, zuentzako argazkiak atera genituen, ikusi arretaz!





Gau hartan oso ondo lo egin genuen hurrengo eguneko kartsetan pentsatzen. Jarraitu irakurtzen hurrengo egunean zer egin genuen jakiteko!


Martitzenan Granadan

Goiz hartan, goizeko 6:30 etan esnatu ginen, Granadara joateko gogoekin. Ordu bat eta 35 minutu iraun zuen bidaiak.



Goiz osoa Granada bisitatzen egon ginen. Ibiltzen egon ginen bitartean, plaza bat ikusi genuen eta bertan `Maya´ familian dagoen dantzariaren eskultura ikusi genuen. 



Mario Maya


Arratsaldeko 16:30 etan Alhambra bisitatzera joan ginen. La Alhambra mendi baten tunturrean kokatuta dago. Heltzerakoan gure gidariak ezagutu genituen eta haiekin egin genuen bisitaldia. 



Alhambrako argazki batzuk uzten dizkizuegu: 


                               





                                                                                           
                                                                 "Patio de los leones"

Bisita amaitu ostean, 8 retarako hotelera heldu ginen. Denak nekaturik heldu ginen, motxilak logelan utzi eta alfaltzera joan ginen.